GOIZEKO ZAINTZA IKASGELA

Eskola ireki baino lehenago umeak jasotzen eta zaintzen zerbitzua da.

Honen zerbitzuko ordutegia 7.30etatik 9:00etara izango da.

ALDAKETA SOZIALA enpresak emango du zerbitzua.

Goizeko zaintza psikogelan izango da. Familiak beheko patiotik sartuko dira, eta umea psikogelako ateraino lagunduko dute.

Psikogelako ate ondoan aulkitxoak utziz gero, horiek haur hezkuntzako patiora eramango dira (haur hezkuntzako umeak ateratzen diren lekura).

Goizeko zaintza ikasturte lehengo egunetik azken egunera egongo da martxan. 2 urteko umeek egokitzaldia amaitu ondoren erabili ahalko dute.

Umeak eskolara egoki jantzita eta gaixorik egon gabe etorriko dira.

Gosaria ekarri ahalko da, 8.15ak baino lehenago etortzen direnentzat.

Begiraleak ez du sendagailurik emango ezta zubi lana egingo famili eta irakasleen artean. Eskolan gorabeheraren bat emateko  (jantokian geratuko den ala ez, beste pertsona bat etorriko da bila, sendagailuaren bat hartu behar du, ez da geratzen arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzan, …) ikastetxeko ordutegian egingo da zuzenean arduradunarekin edo ohar baten bidez horren berri emanez.

Maiatza-ekainean, familiak goizeko zaintzan izena ematean, fidantza ordainduko dute (50E).

 Izena ematen bada kurtsoan zehar, goizeko zaintza zerbitzua erabili baino lehen ordaindu beharko da fidantza.

Fidantzari esker, bermatu nahi da familiek ikasturte osoan zehar jarraituko dutela zerbitzuarekin, bestela, familia batek ume bat ateratzen badu, kuota garestitu ahal da gainerako guztientzat.

Ikasturte osoan familiak zerbitzua erabiliz gero, fidantza azken hilabetean itzuliko da.

 

Hilabeteko kuota 50 euro izango da.

Zerbitzu honek gutxienez 9 ume izan behar ditu.

Kuotak familiek emandako kontu korrentean helbideratuko dira.

Zerbitzu hau hilabete osoz ordainduko da, umeek zerbitzu hori bere osotasunean erabili edo ez erabili.

Ikasturtean zehar plaza hutsik egonez gero, bestelako familiei eskainiko zaie egun solteetan erabiltzeko 10 eurotan. Familiek goizeko zaintza erabili nahi dutenean, Aldaketa Soziala enpresarekin jarri behar dute harremanetan 24 ordu lehenago (tel: 944 24 82 94/emaila: info@aldaketasoziala.com).

                                                         

Begirale batentzako gehinezko ume kopurua betetzen bada eta beste begirale bat kontratatu behar bada, gutxienez 5 ume gehiago egon beharko dira.